TXORIAK PROIEKTUAREN FILOSOFIA

BERRERABILPENA

BIOERAIKUNTZA

HEZKUNTZA

ERABILTZEN DITUGU COOKIE PROPIOAK.
Gure zerbitzuak hobetzeko eta edukiak pertsonalizatzeko, derrigorrezko onarpena behar dugu web orriaren funtzionamendu egokia bermatzeko.
BESTEEN COOKIAK
Helburu analitikoetarako.
Gainera, webgunearen erabilerari buruzko informazioa partekatzen dugu gure publizitate eta web azterketetako bazkideekin, eta hori beste informazio batekin konbinatu dezakegu. beren zerbitzuetan egin zenuten erabileraren berri jaso edo eman dutela.
Cookieen erabilerari buruzko informazio gehiago lortzeko, konfigurazioa, jatorria, haien helburuak eta eskubideak, sartu gure Cookie Gidalerroak
Hau erabiltzeko, botoian klik egin dezakezu
Hauetako batekin ados ez badaude
Hona hemen jarraitu beharreko pausoak:
Ikasleek "Zure buru gainetik" tailer didaktikoa eginez hasiko da egitasmoa. Jarduera doakoa da eta Ulia Interpretazio Zentroan egingo da. Tailerrean hegaztiak hain berezi egiten dituzten euren ezaugarriak ezagutuko dituzte Lehen Hezkuntzako ikasleek, ezaugarri horiek, txoriak beren bizitza-motarekin erlazionatuz. Gainera jarduera ludiko eta dibertigarri honen bidez prismatikoak erabiltzen ikasiko dute.
Tailer didaktikoaren ondoren, zuen ikastetxean kokatzeko kabi-kutxa bat emango zaizue, bai eta kabi-kutxa toki egoki batean kokatzeko eta toki hori aukeratzeko material didaktikoa ere, zuen kabi-kutxan biziko diren hegaztiak bereizi ahal izateko. Material guztia hemen ere duzue eskuragarri.
Bete erregistro fitxa errez hau eta bidal iezaguzue pertsonalizatutako edota kokatutako kabi-kutxaren argazki batekin batera.
Zein espezie behatu dituzue? Okupatu al dute habia...) Zer datatan hasten dira kabi-kutxara materiala eramaten? Janaria eramaten ari dira kabi-kutxara?
Erabili bloga zuen kabi-kutxan gertatzen diren berrikuntzak Txoriak Sarearekin partekatzeko. Jarraipen fitxa hau erabili beharko duzue datuak jasotzeko. Argazkiak baldin badituzue izugarri gustatuko litzaiguke ikustea!
Tailer didaktikoan hitzordua erreserbatzeko honako formularioa bete beharko duzue zuekin harremanetan jar gaitezen. Egitasmoari buruz duzuen edozein zalantza ere argituko dizuegu. Nahiago baduzue, 943 45 35 26 telefonora deituta edo uliazentroa@donostia.eus helbidera idatzita ere jar zaitezkete gurekin harremanetan.